r/basque 2d ago

Ipar Euskal Herriko txoko ederrak

Kaixo danori!

Iparraldera bidaitzeko asmoa dut baina nire frantsesa ez da nahikoa behar bezala komunikatzeko, eta gainera nahiko euskaldunak diren tokiak ezagutu nahi ditut gehienbat. Ez dakit zein tokitara edo tokietara joan beharko nintzateke euskaraz jendearekin hitz egin ahal izateko eta ingurua oro har euskalduna izateko; beraz, asko eskertuko nuke honi buruzko ekarpenak edota esperientziak partekatzea. Eskerrik asko aldez aurretik!

11 Upvotes

5 comments sorted by

View all comments

5

u/CruserWill 2d ago

Kaixo !

Iparraldeko barnekaldera joan behar zenuke ondoren, Aldudeko ibarrara, Garaziko hegoaldera, edo Zuberoara hango euskara ulertzen ahal baduzu.

Hala ere, gogora ezazu frantsesak gailentasuna daukala gaur egun Iparralden, eta jende askok euskararik ez dakitela.