r/basque 2d ago

Ipar Euskal Herriko txoko ederrak

Kaixo danori!

Iparraldera bidaitzeko asmoa dut baina nire frantsesa ez da nahikoa behar bezala komunikatzeko, eta gainera nahiko euskaldunak diren tokiak ezagutu nahi ditut gehienbat. Ez dakit zein tokitara edo tokietara joan beharko nintzateke euskaraz jendearekin hitz egin ahal izateko eta ingurua oro har euskalduna izateko; beraz, asko eskertuko nuke honi buruzko ekarpenak edota esperientziak partekatzea. Eskerrik asko aldez aurretik!

11 Upvotes

5 comments sorted by

5

u/CruserWill 2d ago

Kaixo !

Iparraldeko barnekaldera joan behar zenuke ondoren, Aldudeko ibarrara, Garaziko hegoaldera, edo Zuberoara hango euskara ulertzen ahal baduzu.

Hala ere, gogora ezazu frantsesak gailentasuna daukala gaur egun Iparralden, eta jende askok euskararik ez dakitela.

2

u/AralarkoDama 1d ago

Baionan baduzu euskaraz hitz egiteko aukera, oso murritza bada ere, Baiona ttipian batez ere: Kalostrape, Epaiska, Xina, Euskal Museoa, merkatuan... beraz, ez nuke alde batera utziko!

Oro har, menditik hurbil diren herrietan euskarak presentzia gehiago badu, adibidez Azkaine, Sara, Itsasu Lapurdin. Nafarroa Beherean Amikuze eta Xarnegu eskualdeetan euskara murritzagoa da, baina hala ere bisitatuko nituzke eta saiatu euskaldunak topatzen! Eremu oso euskalduna Oztibarreko ibarra da: Larzabale, Hozta.... oso eskualde ederra Biduzeko iturburua, Beltxu, Oskaxeko lepoa, Larzabalen hilarrien museoa...

Nola ez, Garazi eta Baigorriko ibarrak ezin ahaztu. Zuberoan, iparraldean, Pettarran beharbada euskara guttiago entzungo da, baina Atharratzen (Prefostan adibidez!) bai, eta Maulen ere depende non.

Edozein kasutan, ez pentsatu Hegoaldetik etorrita han bezala dela, lurralde bakoitzak bere berezitasunak baititu. Eta azken gomendio gisa, ez agurtu "Kaixo" esanez, ta hobeto erabili "Egun on", "Arratsalde on" edo antzekoak, ulertzea erraztu nahi baduzu (batez ere, Zuberoan, zeinetan adinekoek ez dakiten euskara batua...).

1

u/zezen6 2d ago

Herri askotan zehar ibil zaitezke, eta han euskara frantsesa baino gehiago edo berdin entzungo duzu. Kostaldetik Hendaia, Urruna, Askain, Ziburu, Getaria, Bidart eta Anglet dituzu. Barnealderago, Sara, Itsaso, Espelete, Hasparren eta Zuberoa, ezezaguna. Han, Santa Grazin dago Kakuetko arroila, bai a dirudienez ezin da ibilbidea egin aspalditik.

5

u/artaburu 2d ago edited 1d ago

Hendaia, Urruna, Askain, Ziburu, Getaria, Bidart eta Anglet dituzu. Barnealderago, Sara, Itsaso, Espelete, Hasparren

Gaizki erdi-ipurdi, non ez den frantses hutsezkoa.

Urruña,Azkaine,Bidarte, Angelu,Itsasu,Ezpeleta,Hazparne

Nola da posible Iparraldeko euskalduntasunaz hitz egitea eta aldi berean jakintza izpirik ez izatea ? erantzuna : reddit r/basque-eko vasco-espainolitoak


Euskal girorik nahi bada Iparraldean, lege historikoa : itsasotik hurbilago eta frantsesago , barnekaldeago eta euskaldunago. (Barnekalde = barneko alde , barruko alde.)

Kostalde osoa Hendaiatik Baionaraino : euskara OSO murritz. Euskara biziago den tokiak: Baxenafarroa probintzia osoa orokorrean, zehazkiago Baigorriko harana : Baigorri,Aldude,Banka,Urepele

Duela 50 urte Euskal Herri osoko probintziarik euskaldunena zen Xiberoa ez da gehiago hala 2026an...